Zure kontsumoa murriztu dezakezu, etxetresna eraginkorrak erabili, argi naturala aprobetxatu eta komunitate-programetan parte hartu, hala nola energia-bankuan edo kontsumo jasangarriko taldeetan.
Bai, egin daiteke. Obra txikiaren lizentzia behar da eta baldintza tekniko batzuk bete behar dira. Gure webgunean gida praktiko bat duzu eta tramiteak hasteko estekak.
Argiteria publiko gehiena LED argiekin ordezkatu da eta mugimendu-sentsoreak eta erregulazio automatikoa jarri dira zenbait eremutan.
Udalerrian puntu garbiak eta hondakin mota horientzako edukiontzi bereziak daude. Webgunean mapa interaktibo bat duzu, hondakin mota bakoitzerako puntu egokiena non dagoen ikusteko.
Udalerriak energia iturri ezberdinak erabiltzen ditu: sare elektrikotik datorren elektrizitatea, eraikin publiko batzuetan eguzki-energia, eta gas naturala. Energia berriztagarrien erabilera handitzeko proiektuak martxan daude.
Bai, Udalak Trantsizio Energetiko Plana dauka. Honen baitan, eraikin publikoetan eguzki-plakak instalatzen ari dira, etxebizitzetan energia berriztagarriak instalatzeko laguntzak ematen dira, eta herritarrentzako sentsibilizazio kanpainak egiten dira.
Zure konpainia elektrikoaren fakturan kontsulta dezakezu kontsumoa. Gainera, Udalaren webgunean kontsumoa estimatzeko eta aurrezteko gomendioak jasotzeko simulagailu energetikoa eskuragarri dago.
Udal, autonomia erkidego eta estatu mailako dirulaguntzak daude: energia birgaitzeko, eguzki-plakak jartzeko, leihoak aldatzeko eta abar. Gure webgunean eskaerak egiteko baldintzak eta epeak aurki ditzakezu.